Inor ere ez da aurkeztu Mañariko Errekondo jatetxeko kudeaketarako lehiaketara

Anboto 2024ko mai. 8a, 09:48

Errekondo jatetxearen kudeaketa lizitatzeko saiakera berriak ez du fruiturik eman. Udalak lehiaketara atera zuen otsail amaieran, baina ez zen proposamenik aurkeztu epealdia zabalik egon zen egunetan.

Egoera honen aurrean, udal arduradunek Errekondogaz zer egin daitekeen aztertuko dute beste urrats bat eman aurretik.

2018tik hona udalak hainbat saiakera egin du Errekondo esleitzeko. 2020ko urrira arte arduradun batzuk izan zituen, baina osasun krisiaren ondorioz itxi egin zuten. Gero, 2021eko urrian beste arduradun batzuek hartu zuten, baina urte biren ondoren, 2023ko abenduan, kontratua etetea erabaki zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!