Garaik eta Lantziegok herri bien arteko senidetzea berritu dute

Anboto 2024ko mai. 4a, 15:48

San Juan Momoition ateratako argazkia.

Giro bikainean, hurreratu direnek Garaiko ondarea ezagutu, herriko leku esanguratsuak bisitatu eta herri bazkaria egin dute. 

2013an eginiko senidetzeari eutsita, Garaiko eta Lantziegoko herritarrek euren arteko hartu-emana berretsi dute gaur. Iaz garaitarrak joan ziren Arabako Errioxako udalerrira, eta, beraz, aurten lantziegarrak etorri dira Garaira bisitan.

Bi herrian arteko senidetzearen ezaugarriekin (mugarria, artea eta mahastia) ateratako argazkia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!