Domekan Bizkargi Eguna ospatuko dute, egun osoko egitarauagaz

Aritz Maldonado 2024ko maiatzaren 3a

Artxiboko irudia.

Bizkargi Gogoratuz elkarteak egitaraua kaleratu du Bizkargi Eguna dela eta. Gaur Santi Kurtz eguna ospatuko dute, eta domekan Bizkargi Eguna.

Egitaraua 11:00etan hasiko da, Soinu txikie taldeagaz. 12:30ean ekitaldia egingo dute: Aranzadik eta Euskal Prospekzio taldeak lanen azalpenak emango dituzte, Larrabetzuko Bizkargi dantza taldeak ere parte hartuko du, eta baita txalapartariek, albokariek eta adar-jotzaileek ere. Etxahun Lekuek, Onintza Enbeitak eta  Xabier Arriaga Txiplas-ek bertsoan egingo dute.13:00etan erromeria egongo da, Kittu taldearen eskutik.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!