Dantzariak, bertsoak eta Herri Maite taldea Goiuriako Santi Kurutz jaietan

Anboto 2024ko maiatzaren 3a

Iurretako Goiuria auzoan Santi Kurutz jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Gaur Maiztegi eskolako umeen dantza saioa egongo da, 17:30ean, eta 19:00etan Herri Maite taldeak joko du. 20:00etan Bizkaiko taldekako bertso saioa (Urruxarrak-Zapatilapeko txikliek) hasiko da. 

Bihar Iurretako dantzarien saioa izango da, 12:30ean, eta 14:30ean kantu bazkaria egingo dute, Egundo I taldeagaz. Kofradien Batzordeak antolatuta, autobusak egongo dira: 12:00etan Maspetik Goiuriara; 14:00etan, 17:00etan eta 20:00etan (Maspe-Goiuria-Maspe), eta 01:00etan (Oromiño-Maspe).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!