Anboto.org-ri buruz

Honi buruz

Durangaldeko Herri Komunikabideak elkarteak 2001ean Anboto astekaria sortu zuen (barikuro 12.000 ale banatzen ditugu) eta 2003an anboto.org. Webgune hau Durangaldeak Interneten duen euskara hutsezko ataria da. Durangaldeko herrietako berriak lantzen ditugu: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza.

Webguneak gaurkotasuneko gaiak lantzen ditu. Herritarren parte-hartzeak berebiziko garrantzia dauka: ateak zabaltzen dizkie gazte taldeei, euskara elkarteei, kultura mugimenduei, guraso elkarteei, udalei eta norbanakoei, besteak beste.

Denok gara irakurle eta informatzaile anboto.org web orrian. Erabilerraza da anboto.org. Egitura eta diseinu landuan oinarritutako webgunea da. Software librean dago egina eta DJANGO kudeaketa sistema darabil.

Herritarren zerbitzurako tresna da anboto.org. Gainera, euskara hutsean idatzitako webgune hau hedabideetan euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko erronkarekin jaio da.

Hauexek dira anboto.org web orriaren helburu nagusiak:

• 1. Gertutasuneko informazioa sortzea eta hedatzea.

• 2. Durangaldeko bizilagunen topaleku izatea.

• 3. Euskara bultzatzea eta indartzea.

Helburu horietarako, komunitatearen parte-hartzea ezinbestekoa da. Anboto.org webguneko berri-emaileak irakurleak dira, Anboto astekariko kazetariekin batera. Zu zeu, zauden tokian, informazio eta iritzi sortzaile bihur zaitezke. Zuzeneko ekarpenekin, edo beste bide batzuetatik jaso dituzun berriak zabaltzen. Gainera, anboto.org webguneko albisteak ez dira albiste soilak: albisteoi erantzuteko aukera duzu, informazioa osatzeko, zuzentzeko, eztabaidatzeko.

Parte hartzeko bide ugari eskaintzen dizkizu anboto.org web orriak: zorion agurrak bidali, iragarki sailkatu bat sartu, agendako hitzordua bidali, eztabaidetan parte hartu, bideo eta argazkiak bidali...

Kredituak

Anboto.org Gertuko Kooperatiba Sozietatea, Gizarte Ekimenekoak kudeatutako ekimena da.

• Editorea: Maialen Zuazubiskar (Anboto) eta Anboto astekariko kazetariak.

• Softwarea: CodeSyntax Internet Soluzioak.