[BIDEOA]: Jesus Mari Pedrosa omendu dute hil zuteneko 25. urteurrenean
ANBOTO Telebista

Ekaitz Herrera eka 03, 13:03 Durango

PPko ordezkaritza batek eta Jesus Mari Pedrosa zenaren senideek eta gertukoek -Carmen Hernandez alarguna tartean- lore-eskaintza egin dute gaur Durangoko hilerrian. Carlos Garcia zinegotziak iragarri duenez, Durangoko Udalak 13 plaka ipiniko ditu herriko hainbat lekutan, "ETAren terrorismoaren 13 biktima durangarren omenez".

[EGITARAUA] Heitxi, Gozategi eta Janus Lester, besteak beste, Plateteruenan

Anboto eka 03, 13:17 Durango

Plateruena "eraberritzeko" lanak hasi aurretik, kontzertu sorta antolatu du Durangoko Udalak. "Durango musika sortzeko eta profesionalizatzeko erreferentziazko gune bilakatzea da gura dugu; proiektu estrategikoa da hau, espazio eraberritu bat baino gehiago", nabarmendu du Mireia Elkoroiribe alkateak. Paule Sanchez zinegotziak, programazioa askotarioa eta adin guztietako publikoarentzako pentsatu dutela azpimarratu du. "Plateruenaren birgaitze integralaren atariko bezala prestatu dugu egitarau hau", azaldu du gaur egindako prentsaurrekoan. 

Asteartea 3 eguraldia Min: 14ºC
Max: 17ºC
Asteazkena 4 eguraldia Min: 11ºC
Max: 18ºC
Osteguna 5 eguraldia Min: 13ºC
Max: 25ºC

AEMET-ek emandako informazioa