Auto bat Irauli da Urkiolatik Otxandiora bidean

Anboto 2025eko ekainaren 2a

18:25ean istripua gertatu da Urkiolatik Otxandiora bidean. Auto bat errepidetik irten eta irauli egin da. Ez da inor zauritu.

Istripua gertatu da Abadiñon, 18:25ean. Urkiolatik Otxandiora bidean, Urkiolako merenderoaren aurretik, auto bat (Ford Focus) errepidetik irten eta irauli egin da. Osasun zerbitzuek pertsona bat bertan artatu dute. Garabiak ibilgailua eraman du eta dagoeneko errepidea zabalik dago

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!