[EGITARAUA] Heitxi, Gozategi eta Janus Lester, besteak beste, Plateteruenean

Anboto 2025ko eka. 3a, 13:17

Plateruena "eraberritzeko" lanak hasi aurretik, kontzertu sorta antolatu du Durangoko Udalak. "Durango musika sortzeko eta profesionalizatzeko erreferentziazko gune bilakatzea da gura dugu; proiektu estrategikoa da hau, espazio eraberritu bat baino gehiago", nabarmendu du Mireia Elkoroiribe alkateak. Paule Sanchez zinegotziak, programazioa askotarioa eta adin guztietako publikoarentzako pentsatu dutela azpimarratu du. "Plateruenaren birgaitze integralaren atariko bezala prestatu dugu egitarau hau", azaldu du gaur egindako prentsaurrekoan. 

Udaleko ordezkarien arabera, lanak 2025eko Durangoko Azokaren ostean hasiko dira, eta Plateruena Musika Aterpea zabaltzea 2026ko bigarren seihilekorako aurreikusten dute. 

EGITARAUA

  • Ekainak 7, Heitxi, 21:30ean.
  • Ekainak 7, Aimarz eta Malakias, 23:00etan. 
  • Uztailak 5, Gari '30 urte', 20:00etan.
  • Urriak 17, Bizkaiko Erromeria Eguna
  • Urriak 31, Gozategi, 22:00etan. 
  • Azaroak 7, Janus Lester, 22:00etan. 
  • Abenduak 13, Xabier Zeberio 'Pause'
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!