Durangoko zesta eskola Bizkaiko txapeldun berriro, 27 urte eta gero

Anboto 2025ko eka. 2a, 10:31

Txapeldunak Lekeitioko pilotalekuan (Argazkiak: Helena Barrenetxea)

Mikel Barrenetxeak eta Andoni Bediagak haur-kategoriako txapela eskuratu zuten Lekeitioko finalean.

Maiatzaren 18an Lekeitioko Santi Brouard frontoian lehiatutako haur-kategoriako Bizkaiko finaletan, Durangoko zesta eskolako taldea txapeldun geratu zen, Berriatuako pilotarien aurkako final estuan. Emaitza hirugarren setean erabaki zen: 6-4, Durangoko Mikel Barrenetxearen eta Andoni Bediagaren alde.

Garaipena mugarri bat da Durangoko zesta eskolarentzat. Durangoren orain hurrengo Bizkaiko txapela 1998koa da. Orduan Lander Arkarazok eta Gaizka Elorzak ekarri zuten txapela Durangora. Beraz, 27 urte joan dira harrezkero. "Garaipenak durangoko eskolaren eliterako itzulera berresteko balio du", adierazi dute eskolako arduradunek ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!