Durangoko Ninjutsu Wadokan klubak arte martzialen O.E.K.A.M txapelketan parte hartu du asteburuan Madrilgo Torrejon de Ardoz herrian. Bertara joandako 15 ikasleren artean 46 domina eskuratu dituzte: urrezko 14, zilarrezko 16 eta brontzezko 16. "Emaitza hau eguneroko ahaleginaren eta gainditze-izpirituaren emaitza da. Lehiaketa bakoitzean Wadokan ordezkatzeaz harro sentitzen gara", adierazi du Jose Luis Salas maisuak klubeko ohar batean.