Behin-behineko trafiko mozketak Montevideo etorbidean

Anboto 2025ko eka. 3a, 09:00

Musika Eskolako teilatua berritzeko lanak direla eta, ekainaren 4an trafikoa moztuko dute Montevideo kalean.

Zehatz esanda, Pablo Pedro Astarloa eta Arandoñotorre kaleen arteko zatia da moztuko dutena. Hori dela eta, garajeetarako sarbidea mugatuta egongo da. Ekainaren 4an garajeetara sartu behar duten erabiltzaileek baimen aldez aurretik eskatu beharko dute hori, ekainaren 3a, asteartea baino lehen, ibilgailuaren matrikula helbide honetara bidaliz: mugikortasuna@durango.eus. Ibilgailuek sarbide mugatuko oinezkoentzako gune batetik igaro beharko dute, eta horretarako aurrez eskatutako baimena beharko da. Era berean, garabia eta makineria muntatzeko maniobrak egin ahal izateko, ezinbestekoa
izango da Montevideo etorbideko eraginpeko tartean eta Arandoñotorre kaleko lehen zatian aparkaleku guztiak libre uztea, ekainaren 3, asteartea, gaueko 22:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!