Dantz Point egitasmoak Durangon hitzordua izango du, bigarren edizioan ere

Anboto 2025ko mai. 28a, 13:42

Kultura elektronikoa eta Bizkaiko ondarea uztartzen dituen Dantz Point egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Bilbon. Durangora irailaren 13an iritsiko da, eta Landako Gunean ospatuko dute. 

Ekainetik irailera bitartean, sei hitzordu izango ditu Dantz Pointek: Gernika-Lumon, Bermeon, Sestaon, Getxon, Bilbon eta Durangon. "Proiektuagaz zubiak eraiki gura ditugu iraganaren eta etorkizunaren, tradizioaren eta abangoardiaren, ondarearen eta esperientzia artistikoaren artean", azaldu dute ohar baten bidez. Lehenengo hitzordua ekainaren 14an izango da, Gernikako Seber Altuben. Infinity Clubbing kolektiboagaz elkarlanean antolatuko dute dantzaldia, eta Cyava (Italiatik), Gobaxx, Nebreda B2B Unzu, Gerekiz & 8DER eta FEm & Bör artistek parte hartuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!