eka 03, 13:03 Durango
PPko ordezkaritza batek eta Jesus Mari Pedrosa zenaren senideek eta gertukoek -Carmen Hernandez alarguna tartean- lore-eskaintza egin dute gaur Durangoko hilerrian. Carlos Garcia zinegotziak iragarri duenez, Durangoko Udalak 13 plaka ipiniko ditu herriko hainbat lekutan, "ETAren terrorismoaren 13 biktima durangarren omenez".
eka 03, 13:17 Durango
Plateruena "eraberritzeko" lanak hasi aurretik, kontzertu sorta antolatu du Durangoko Udalak. "Durango musika sortzeko eta profesionalizatzeko erreferentziazko gune bilakatzea da gura dugu; proiektu estrategikoa da hau, espazio eraberritu bat baino gehiago", nabarmendu du Mireia Elkoroiribe alkateak. Paule Sanchez zinegotziak, programazioa askotarioa eta adin guztietako publikoarentzako pentsatu dutela azpimarratu du. "Plateruenaren birgaitze integralaren atariko bezala prestatu dugu egitarau hau", azaldu du gaur egindako prentsaurrekoan.
Gure ikasleak Gure protagonistak
AGIRRE KLINIKA
Proiektuak eta erreformak
ALLUITZ MOTOR
ILEA DOHAINTZA ETA ORRAZKERA
Euskotzarak