2020 mai 07 Elorrio
Elorrioko merkatari, ostalari eta autonomoek hamabost eguneko epea daukate diru-laguntzak eskatzeko. Laguntza honetarako udalak 40.000 euro bideratuko ditu eta eskatzaile bakoitzeko diru-laguntzaren zenbatekoa establezimendua itxita egon den aste kopuruaren araberakoa izango da, edo autonomoen kasuan, jarduera ekonomikoa etenda egon den aste kopuruaren araberakoa.