Udaletik plazara

Mendiolako errepidea konpontzeko lanak lizitaziora atera ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko mai. 7a, 12:49

Artxiboko irudia.

Alarme egoera amaitu arte ezingo da eskaintzarik aurkeztu, udal ordezkariek bidalitako oharraren arabera. 

Atxarte errekak errepidean eragindako kalteak konponduko dira lanekin. Errepide ertzak konpontzeaz gainera, zirkulazioa hobetuko dela aurreikusten da.

86.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lanek, eta hiru hilabetez luzatuko direla aurreratu dute udal ordezkariek ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!