Udaletik plazara

Traña-Matienako jaietako zapiak erostera eta balkoietan ipintzera deitu du Abadiñoko institutuko gurasoen elkarteak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 14a, 15:30

Abadiñoko institutuko ikasleek Traña-Matienako dendetan ipini dituzte salgai jaietako zapiak. Auzotarrak deitu dituzte horiek erostera eta auzoko jaiak ospatzekoak ziren datetan balkoietan zintzilikatzera. "Zabaldu dezagun poztasuna denon artean!", esan dute. Zapiak salduta, ikasbidaiarako dirua bilduko dute ikasleek

Koronabirusak Traña-Matienako jaiak atzeratzea ekarri duenez, horrek eragin egin dio Abadiñoko institutuko ikasleen ikasbidaiari. Orain arte jaietako zapiak tabernetan salduta finantzatu izan dute kurtso amaierako ikasbidaiaren zati bat. Aurten, institutuko ikasleek asmoak ez dira eten eta ikasbidaia finantzatzeko lanetan ari dira buru-belarri. Gurasoen elkarteak azaldu du auzoko hainbat dendatan banatu dituela jaietako zapiak. Euro biren truke erosi ahalko dira. Gero, Traña-Matienako jaiak egitekoak ziren datetan, zapiak balkoietan zintzilikatzea eskatu dute.

Traña-Matienako honako denda hauetan eskuratu ahalko dira zapiak 2 euroren truke:

  • Iglu bakailao-denda eta urdaitegia
  • Arriandi okindegia
  • Petiteren denda
  • Estankoa
  • Marianen fruta eta barazki denda
  • Teoren harategia
  • Matiena okindegia
  • Gisasola pentsuak
  • Firue denda ekologikoa (Estiren denda)
  • Zure denda
  • Bearen denda (Petiteren ondoko denda)
  • Omarren fruta eta barazki denda
  • Garitaonandia arraindegia
  • Alberdi okindegia
  • Benito harategia

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!