Udaletik plazara

Abadiñoko Udalak 10.000 euro bideratuko ditu herriko komertzioa sustatzeko

Anboto 2020ko api. 17a, 13:02

Abadiñarrak bertako komertzioetan erostera bultzatzea gura dute neurri honekin. Uda aurretik egingo da bono bidezko kanapinetako bat "orain itxita dauden dendak zabalduko balira". 

Ohar baten bidez Abadiñoko Udalak herriko 33 saltoki zabalik daudela jakinarazi du; hauen ordutegia jakinarazi du, baita ere, "herritarrak modu ziurrago batean antolatu daitezen erosketak egiterakoan". "Esker oneko hitzak baino ez ditugu merkatari eta ekoizle horientzat, osasun krisi honi aurre egiteko ahalegin handia egiten ari direlako eta herriaren garapenerako funtsezko parte direlako" adierazi du Iñaki Rekalde Ogasun, ekonomia sustapen eta enpleguko zinegotziak.

Erosketa bonoetarako 10.000 euroez gainera, udalak beste 5.000 euro bideratuko ditu "negozio berrien sorrera bultzatzeko krisiaren ostean". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!