Herriko jarduera ekonomikoa suspertzeko planaren barruan Elorrioko Udalak Covid-19aren eraginez euren negoziak itxi behar izan dituzten merkatari, ostalari eta autonomoei zuzendutako diru-laguntzak bideratu ditu. Udalak azaldu duenez, herriko establezimenduetan garatzen diren jardueren titularrak izango dira laguntzen onuradunak, "baldin eta jarduera hori ixteko agindu bada COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren barruan".
Interesatuek ondorengo aukera hauek izango dituzte beraien eskabideak aurkezteko:
1. Herritarrentzako Arreta-Zerbitzuan (udaletxean, zerbitzu hau berriro ere abian badago)
2. Administrazio-posta ziurtatu bidez .
3. Telematikoki, deialdiaren oinarrietan eskatzen diren dokumentu eta informazio guztiak aurkeztuta.
4. Tramite edo izapidea egiteko laguntza behar duten herritarrek honako telefono honetara dei dezakete: 946 582 712