Udaletik plazara

Baliabiderik gabeko familiei laguntzeko bonoak banatuko ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko api. 21a, 08:33

Osasun alerta ezarri zenetik hamahiru familia gehiago ari dira Janari Bankuaren laguntza jasotzen. Guztira, 70 dira Janari Bankuaren familia onuradunak Abadiñon. 

Bono hauen bidez, familia hauek herriko dendetan okela, barazkiak edota fruta erosi ahal izatea bermatu gura du Abadiñoko Udalak. "Familia unitateko kide bakoitzeko, bost euroko bina bono jasoko dituzte egitasmo honekin" azaldu du Javier Crespo alkateordeak. Neurriarekin, Janari Bankutik jasotzen den laguntza osatzea gura dute.

Horrez gainera, Abadiñoko Udalak ez-ohiko laguntza bat onartuko duela aurreratu du Crespo ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!