Mikel Garaizabal alkateak eta Argi Abad kultura zinegotziak azaldutakoaren arabera, izen emateak ez dira kobratuko. "Adituek eta osasun arduradunek osasuna arriskuan jarri gabe egin ahalko liratekeela baieztatuko balute", ludoteka eta udalekuak egiteko aukera ostera aztertuko litzateke, eta familiei "argitasun guztiak" emango litzaizkie.
Ludoteka eta Udalekua ekainaren 29tik uztailaren 17ra bitartean ziren egitekoak, eta Gaztetxoak udalekuak, ostera, ekainaren 29tik uztailaren 5era, eta uztailaren 6tik 12ra bitartean.