Udaletik plazara

Sanprudentzioetako bertso saioa gaur iluntzean ikusgai egongo da ANBOTOren webgunean

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 7a, 19:34

San Prudentzio jaiak bertan behera gelditu ziren arren, urtero jaietan egiten den bertso saioa grabatu dute Bertsozale Elkartearen egoitzan.  21:00etan, ikusgai egongo da ANBOTOren webgunean. 

Eguaztenean Villabonan grabatutako saioan Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Igor Elorza eta Txaber Altube aritu ziren bertsotan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Igor Galarza abadiñarra ibili zen.

Sanprudentzioak eta Abadiño ardatz izango dituen saioa gaur, 21:00etan, emango da ANBOTOren webgunean, bertsoa.eus atari digitalean eta Abadiñoko Udalak jaietarako sortu duen webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!