ELA sindikatuak azaldu duenez, epaia joan den barikuan kaleratu zen eta langileen "eskubide-urraketak" aitortzen ditu: "askatasun sindikalerako eskubidea" eta "greba eskubidea", bere esanetan. "Epai horrek bidea ireki du grebalariek, greba-eskubidea erabiltzeagatik eta eskubide hori haiei urratzeagatik, jaso ez dituzten ordainsariak enpresari eskatzeko", adierazi du sindikatuak.
Urtarriletik gaurdainoko gorabehera
Auzia urtarriletik dator. Enpresa batzordea osatzen duten ELA eta CCOO sindikatuek enpresako lau langileren kaleratzea salatzeko mobilizazioak eta auzibideak hasi zituzten. Metal Smeltingi eskatu zioten, besteak beste, lau langileak ostera ere lantaldean hartzea. Lau greba egun deitu zituzten. Orain, greba egun haien gaineko epaia iritsi da. Eskubide urraketak egon zirela baieztatu du epaiak, ELAren esanetan