Udaletik plazara

Laguntza behar dutenek nora jo dezaketen gogoratu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko api. 11a, 13:33

Mikel Garaizabal alkateak beharrizanen bat duten herritarrek nora jo dezaketen gogoratu du. 

Honako zerbitzuak gogorarazi dituzte:

Abadiñoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bitartez (HAZ):

Telefonoa: 946215530

WhatsApp: 688699361

Emaila: SAC@abadiano.eus

COVID19 SINTOMAK- Anbulategia.

Gaixotasunagaz bateragarriak diren sintomak edo zalantzak dituztenek beraien osasunari buruz, geratu etxean eta deitu Osasun Zentrora (Telefonoa: 946032910)

Osasun-langileak arduratuko dira egoera baloratzeaz eta, beharrezkoa izanez gero, beraiek bideratuko dute erreferentziazko anbulatoriora.

GIZARTE-EKINTZA

Janariak behar dutenek edo inguruko edonork zerbaiten premia badauka, gizarte-ekintzara jakinarazi dezake. 

Gizarte Arreta Zerbitzuko telefonoa: 946200492

Emaila: gizarte3.mdurango@bizkaia.org

ZERGAK ETA ADMINISTRAZIO LANAK

Zergak bildu eta ordaintzeko prozedura guztiak bertan behera utzi ditu Abadiñoko Udalak apirilaren 30era arte. Etenda daude berraztertze errekurtsoak eta administrazio-errekurtsoak aurkezteko epeak.

ALKATEREN TELEFONOA

Herritarrek beharrizanen bat badute, alkatearen telefono zenbakira deitu dezakete. (688800868)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!