APIRILAREN 27a
- 20:10 Txupinazoa botako da eguneroko txalo-zaparradarekin batera. Txalo-ekitaldi horiei jai-kutsua emateko, Abadiñoko institutuko IGEak herritarrei eskatu die ipini ditzatela balkoiak jaietako zapiekin (salgai daude herriko dendetan).
APIRILAREN 28a (SAN PRUDENTZIO EGUNA)
- Kanpaiak joko dira San Prudentzio elizan
- 17:00etan Ipuin-kontakizunak Ane Gebararen eskutik. "Etxetik bidaiatzeko ipuinak" euskarazko narrazio saioa eskainiko du. Nahi duen guztiak zuzenean jarraitu ahal izango du, www.pscp.tv/AneGebara web orriaren bitartez.
MAIATZAREN 1a
- 18:00etatik aurrera "Txaranga kamioi" bat ibiliko da Abadiñoko kaleetan zehar herria animatzeko.
MAIATZAREN 2a (MOZORRO EGUNA)
- Maiatzaren 2an Mozorroaren Eguna izango denez, Udalak dei egin die herritarrei mozorrotzeko eta argazkiak jaietako udal webgunera bidaltzeko: https://sanprudentziojaiak.eus
- 17:00etan, “Ametsetan Hegaz” familiendako berbena hasiko da Zirkugintza Taldearen eskutik
- 22:00etatik 23:00etara Dj Danny Meipek zuzeneko kontzertua eskainiko du "Instagram" (Dani199997) eta "Facebook" (Dani Pintado) bidez.
MAIATZAREN 8a
- 17:30. Magia saioa. "Konfinamendu egunetan magia" ikuskizuna, Hodei magoaren eskutik
MAIATZAREN 9a (PAELLEN ETA TORTILLEN EGUNA)
- Paella eta tortilla txapelketa herrikoiak. Parte hartzaileek etxean prestatuko dituzte platerok eta argazkiak jaietako webgunera igo ahal izango dituzte. https://sanprudentziojaiak.eus
MAIATZAREN 10a
- 12:30etan, Abadiñoko adinekoen omenezko txalo-zaparrada bat egingo da balkoietan
- 20:00etako txaloak entzun eta handik hamar minutura jaien amaierako txupinazoa botako da.