Udaletik plazara

San Prudentzioak etxean gozatzeko egitaraua eskainiko du Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko api. 16a, 16:02

Herritarren parte hartzea sustatu asmoz,  beraien proposamenak bidaltzeko deia egin diete udal taldetik. 

Apirilaren 19ra arteko epea zabaldu du Abadiñoko Udalak jaietarako proposamenak bidaltzeko. "Udala aztertzen dabil egitarauko ekitaldiren bat mantendu daitekeen, adibidez txupin jaurtiketa edota paella lehiaketa (epaimahaikideei argazki bidez erakutsiko litzaizkieke paellak)" azaldu du Carmen Marko Ekitaldi eta aisialdi arloko zinegotziak. Proposamenak 688699361 telefono zenbakira bidali daitezke whatsapp bidez, edota gobernantza@abadiano.eus helbide elektronikora. "Proposamenak bateragarriak izan behar dira bizi dugun alarma egoerarekin" azaldu du ohar berean Ana Gomez Gobernantza eta herritarren partaidetza arloko zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!