"Orain bulego lanak egiten ari gara asko, denda barruan ari gara lanean. Dena pasatutakoan, baina, indarrez eta gogotsu bueltatuko gara herritarrengana", azaldu du Izaskun Agirre EMEko presidenteak. "Udalagaz ere hartu-emanean gaude. Bono batzuk aterako dira orain eta eskertzekoa da egitasmoa. Ikusten dugu badagoela merkatarioi laguntzeko borondatea eta gogoa". Guztira, 58 bat dira Elorrioko Merkatarien Elkartean elkartean sartuta dauden denda eta ostalariak.