ELA sindikatuak ohar bidez jakitera eman duenez, duela bi aste lau langile finko kaleratu zituzten Elorrioko Metal Smelting enpresan, eta horien ordez Aldi Baterako Laneko Enpresetatik hiru langile kontratatu zituzten. "Lanpostu finkoak suntsitzen ari dira, eta hori onartezina da", adierazi du ELA sindikatuko arduradun den Ibai Cabrerok. Beraz, kaleratze horiek salatu, langileen berronartzea eskatu eta lan postu finkoen alde egiteko urtarrilaren 30 eta 31n eta otsailaren 3 eta 4an greba egingo dutela jakitera eman dute.