Udaletik plazara

Test inmunologikoak egingo dizkie Abadiñoko Udalak bertako langileei

Anboto 2020ko api. 15a, 17:09

Ohar batean adierazitakoaren arabera, "datozen egunetan" egingo zaizkie testak langileei. 

Horrez gainera, bestelako neurri batzuk ere iragarri ditu Mikel Garaizabal alkateak udaleko langileentzako. Besteak beste, hamalau urtetik beherako seme-alabak edota adin nagusiko pertsonak beraien kargupean dituzten langileek lanaldiaren erdia bakarrik egiteko aukera edukiko dute. "Kontziliazioa erraztu gura dugu, horregatik, langileek aukera edukiko dute lanaldiaren erdia soilik egiteko, soldata murrizketarik gabe". Bestalde, langileek ordutegi-malgutasuna dutela ere gogoratu du Garaizabalek ohar berdinean.

Horrez gainera, eskerrak eman gura dizkie alkateak udal langileei osasun alerta egoeran erakusten ari diren "ahalegin eta konpromisoagatik". .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!