40 Minutu Rockeko antolatzaileek materiala lapurtu dietela salatu dute

Anboto 2025ko eka. 30a, 20:51

Lapurreta salatzeko kontzentrazioa deitu dute uztailaren 2rako. 19:30ean izango da Landako Gunean. 

"Jaialdia aurrera eramateko ezinbestekoa den materiala lapurtu digute asteon, 10.000 eurotik gorako galera sortuz. Dakizuenez gure jaialdiko irabazien 100%-a euskal preso, iheslari eta deportatuak laguntzeko bideratzen da eta lapurreta honek asko baldintzatzen du laguntza hau", adierazi dute 40 Minutu Rockeko antolatzaileek ohar bidez. 

Lapurreta salatzeko kontzentrazioa deitu dute uztailaren 2rako. 19:30ean izango da Landako Gunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!