Traña-Matienan aparkatzeko dauden zailtasunak konpontzeko, zenbait gune sortu dute, erabilpen arau desberdinekoak. Gune gorria egoiliarrentzat baino ez da izango. Bertan, ibilgailua Abadiñon erroldatuta duten pertsonek baino ezingo dute aparkatu. Gune urdinean (TAO gunea), ordutegi baten barruan gehienez ordubetez aparkatu ahal izango dute ibilgailua guztiek, autoen errotazioa eraginkorra eta ordenatua izateko eran. Gune berdean (TAO gunea), ordutegi baten barruan gehienez ordu bian aparkatu ahal izango dute ibilgailu guztiek. Laugarren gunea gune partekatuak dira, TAO gune batzuetan; bertan marra gorriak ere badaude, eta, beraz, TAO ordutegitik kanpora egoiliarrek baino ezingo dute aparkatu.