Lander Olaetxeak (Abadiño, 1993) Eibar taldean jokatuko du datorren denboraldian. 2027ra arteko kontratua sinatu du eurekin. Halaxe iragarri du klub armaginak bere sare sozialetan. "Eibar moduko proiektu batera batzea beti pozgarria da. Urteak egon naiz etxetik kanpora eta niretzako Eibarrera batzea etxera bueltatzea da. Denboraldiari ekiteko gogotsu nago", adierazi du erdilari abadiñarrak.
Durangoko Kulturala taldean hezi ostean, 2015ean Athleticek fitxatu zuen Bigarren Mailara igoberria zen Bilbao Athleticen jokatzeko. Etapa horren ostean hainbat taldetan aritu da. 2020n Bigarren Mailarako igoera lortu zuen UD Logroñes taldearekin eta harrezkero maila horretan dabil. Eurekin denboraldi bat gehiago jokatu eta SD Amorebietara joan zen. Urdinekin Bigarren Mailan jokatu zuen klubaren historian lehenengoz. Harrezkero, Albacete eta Real Sporting taldeetan aritu da. Albaceterekin Lehenengo Mailarako borrokan aritu zen. Sportingekin 3.000 minututik gora jokatu ditu aurten.
Heldu da#BetiArmaginak⚔️ pic.twitter.com/eDaj0BKfzp
— SD Eibar (@SDEibar) June 16, 2025