Bestalde, Abadiñoko Udalari esku hartzeko eta esterilizazio kanpainak sustatzeko eskatu diote. "Egoera honekin bukatu behar dugu. Hiru urte daramatzagu udalagaz batzartzen. Kanpainak bultzatu eta laguntzak emateko eskatzen diogu udalari. Abadiñon katu kolonia itzelak daude, eta egunerokoan hainbat dei izaten ditugu: edo katakume bat galduta dabilela, katuren bat hilda agertu dela... Egoera jasanezina da, eta zerbait egin behar da", jarraitu dute. Beraien elkartean, esaterako, une honetan 8 katakume erreskatatuta dituztela esan dute. "Jendeak ez ditu katuak antzutu nahi, baina gero katu horrek dituen katakumeak ez dituzte gura. Hori ez da horrela", bukatu dute.