[ARGAZKI GALERIA]: Abadiñoko Gaztetxean lapurretan egin dutela salatu dute

Anboto 2025ko eka. 11a, 09:15

Joan zen domekan Abadiñoko Gaztetxean lapurretan egin zutela salatu dute sare sozial bitartez. 

Hauek adierazi dutenez, oraingoan almazenean sartu diren arren, hau ez da Gaztetxeak jasan duen eraso bakarra. Azken hilabeteotan hainbat bider sartu dira bertan. "Asanbladakideok ez dugu Gaztetxearen kontrako beste erasorik onartuko eta irmoki erantzungo dugu euren aurrean", gehitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!