Atzo arratsaldean Euskal Ligako kluben arteko txapelketako finala jokatu da zen Abadiñoko Tornosolo trinketean. Bi pilotari izan ziren aurrez aurre: Hernaniko pilota taldeko Iñigo Labaka batetik, eta Abadiñoko klubeko Asier Aspuru bestetik. Partidaren lehenengo tantoetan, etxekoa aurreratu zen markagailuan, eta Labakak ale ederrak utzi zituen arren, Aspuruk markatu zuen partidaren erritmoa oro har, amaierara arte. Partida 14-40 amaitu da, eta etxekoak jantzi zuen txapela.
Atzokoagaz, bolada onean dabilela berretsi du Aspuruk. Izan ere, Euskal Ligaz aparte, duela aste batzuk GRABNI txapelketa irabazi zuen Gasteizko trinketean, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Ipar Euskal Herriko, Nafarroako eta Errioxako pilotarien txapelketa. Final hartan, abadiñarra 40-27 gailendu zitzaion Rodrigo errioxarrari.