30 urteko gazte bat atxilotu dute Abadiñon etxebizitza batean lapurretan egiten saiatzearren

Anboto 2025ko eka. 13a, 10:39

Atzo arratsaldean 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Abadiñon etxebizitza batera sartu eta lapurretan egiten saiatzearren. 

Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, gizonezkoak eraikina kanpoaldetik eskalatu eta lehenengo solairuko etxebizitza batean sartu zen. "Barrura sartzerakoan harrapatu egin zutela konturatu zen eta presaka ihes egin zuen. Baina inguruan zebilen Udaltzaingoaren dotazio batek ustezko lapurra atzeman zuen", adierazi dute segurtasun sailetik. 

Ondoren, Durangoko Ertzain-etxeko patruila bat bertaratu zen eta gizonezkoa atxilotu egin zuten. Gaztea epailearen esku gelditu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!