Egunari hasiera txupinazoa jaurti eta pregoia irakurrita emango diote. Egunean zehar hainbat ekitaldi egongo dira; tartean, Rozioko Meza emanaldia, gazpatxo lehiaketa, dantza erakustaldia eta Onda Futura taldearen eskutik disko festa. 23:00etako txokolatadarekin emango dute eguna amaitutzat
EGITARAUA
- 12:15 Txupinazoa
- 12:20 Pregoia
- 12:30 Rozioko Meza (De Norte a Sur abesbatza)
- 13:30 Ohorezko errebujitoa
- 13:45 Rozioko abesbatza (sevillanak eta rumbak)
- 14:30 Gazpatxo lehiaketa
- 15:00 Bazkaria
- 16:00 Puzgarriak
- 17:00 Etxola lehiaketa
- 18:00 Dantza erakustaldia zaldi-adituekin: Hipólito Álvarez eta Olga Pascual
- 19:00 Kapela erakusketa
- 19:30 Krispeta banaketa
- 20:00 Disko-festa Onda futura taldeagaz
- 23:00 Txokolatada