HAPOa webgunean egongo da eta herritarrek bertan kontsultatu ahalko dute. Uztailaren 7ko astetik aurrera, presentzialki kontsultatzeko aukera egongo da udaletxeko aretoan zein Errota Kultur Etxean. Horrez gain, teknikariekin kontsultak egiteko hitzorduak eskatu ahal iznago dira, goizez, uztailaren 9an, 16an eta 23an, etae irailean, goizez eta arratsaldez, martitzen eta eguenetan.
Mikel Urrutia alkateak eta Jose Luis Navarro Hirigintza zinegotziak jakitera eman dutenez, HAPOak Abadiño haztea ahalbidetuko du: Zubibitarte kalean 330 etxebizitza egin ahalko dira, trenbide inguruan 117 eta gainera Lebario eta Astola bitarteko lursailak industria-lursail bilkatuko dira, baita Tuercas enpresaren inguruko lursailak ere. Horrez gain, aparkaleku berriak egitea, ibai ertzeko paseoak garatzea eta bidegorri sarea handitzea ekarriko dutela azaldu dute. Etxebizitzari dagokionez, "hazkunde trinkoa eta ondo konektatuta" bultzatze da udalaren asmoa. 684 etxebizitza eraikitzia ahalbidetuko da: horietatik 268 babes ofizialekoak izango dira eta 138, tasatuak.
"Plan orokor berri bat onartua izateak, Abadiñok gaur egun eta etorkizunean herri moduan dituen erronkak behar bezala jorratzea ahalbidetuko du", adierazi du Mikel Urrutia alkateak. "Indarrean dagoen HAPOa 1989koa da, eta horrek, ez die herritarrei gaur egungo beharrizanei behar bezala erantzuten. Honi esker, herri justuagoa, orekatuagoa eta iraunkorrago baterantz joango gara", gaineratu du Navarrok.
EAJ kontra
EAJk ostera hasierako onarpenaren kontra bozkatu zuen. "Ez gaude ados planaren egungo formulazioarekin, eta, beraz, alegazio aldia aprobetxatuko dugu hobekuntza-proposamenak aurkeztzeko. Abadiñoko hirigintza-etorkizuanren ikuspegi adostuagoa, parte-hartzaileagoa eta bidezkoagoa jasoko duena", esan du Mikel Garaizabal EAJko bozeramaileak.