Bihar San Antonio eguna ospatuko dute Urkiolan eta autobus zerbitzua egongo da

Anboto 2025ko eka. 12a, 10:10

Artxiboko irudia.

Bihar, ekainak 13, eta domekan, ekainak 15, doako autobus zerbitzua egongo da; Abadiñotik eta Durangotik. 

Bihar, ekainak 13, San Antonio eguna ospatuko dute Urkiolan. 10:00etatik 15:00etara ganadu eta baserriko produktuen azoka egongo da, eta 11:00etatik 14:00etara trikitilariak eta bertsolariak arituko dira. 10:00etatik 13:00etara bitartean, orduero egongo da meza. Ekainaren 15a Errepetiziño domeka izango da. 10:00etatik 15:00etara azoka egongo da, 12:45ean herri kirolak, eta 16:30ean erromeria Aiko taldearen eskutik.

Egun bietan doako autobus zerbitzua egongo da Abadiñotik zein Durangotik Urkiolara. Abadiñoko autobusa 09:00etan, 10:00etan eta 11:00etan irtengo da, Zelaietako autobus geltokitik, eta geldialdia egingo du Traña-Matienan. Bueltarako autobusa 17:00etan eta 18:00etan izango da. Durangokoa Landakotik irtengo da. Hau 10:00etatik 19:00etara etenik barik ibiliko da joan-etorrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!