Sergio Murillo durangarra Gizarte Ekintza Saileko diputatu izendatu dute

Jone Guenetxea 2019 eka 27 Durangaldea

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi izendatu dute gaur Bizkaiko Batzar Nagusiek, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Rementeriak aurkeztu duen lantaldean Sergio Murillo durangarra da nobedadeetako bat. Murillo ANBOTOko kolaboratzailea da Lauhortza atalean.