Durangoko EAJk beste alderdi politikoekin izango dituen elkarrizketak eramango dituen Negoziaketa batzordea izendatu zuen atzo, prentsa oharrean azaldu dutenez. "Gaur goizean egin dira lehenengo kontaktuak, udal gobernu indartsu eta egonkor bat bermatuko duten ahalik eta akordio zabalenak lortzeko asmoz", diote jeltzaleek.
Oharrean diotenez, jeltzaleek hiru aukera ezberdin proposatuko dizkie Durangoko Udalean ordezkatuta dauden hiru alderdi politikoei: Inbestidura akordioa, egonkortasun akordioa edo Gobernu ituna. "Helburua aurrerabidean legealdi egonkorra bermatzea da, akordio eta adostasunetik abiatuta, planteatutako proiektuei ekin eta durangarren ardurei erantzuna emateko", azaldu du EAJk.