Hauteskundeak

Durangon gobernua osatzeko kontaktuak hasi ditu EH Bilduk

Markel Onaindia 2019ko mai. 29a, 14:35

Lehenengo hartuemana Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemosegaz izan du, eta datorren astean PSE-EEgaz eta EAJgaz batzartzeko asmoa ere agertu du. Gobernu aldaketa emateko "aukera historikoa" dagoela nabarmendu du.

“Gure intentzioa argia da: ezkerreko gobernu aurrerakoi bat eraiki nahi dugu, zeinek helburu izango duen berdintasuna eta justizia soziala, xede horretan ahalik eta gehiengo zabalenak lortuz”, azaldu du Ima Garrastatxu alkategaiak.

Bere ustez, partaidetza altuak eta oposizioan egon diren bi alderdien gorakadak "argi uzten du jendeak aldaketarako duen nahia".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!