Hauteskundeak

ANBOTOk udal eraketen zuzeneko jarraipena egingo du bihar

Markel Onaindia 2019ko eka. 14a, 11:00

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan herritarrek euren iritzia eman eta gero, bihar eratuko dira udalak. Interesgune ugari egongo dira, eta guztien zuzeneko jarraipena egingo du bihar ANBOTOk. 

 

Durangaldean, Durango izango da interesgunerik handiena, 40 urtean EAJ agintean egon eta gero etapa berri bat hasi daitekeelako. EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak ezkerreko aldaketa politikoa egia bihurtzeko giltza edukiko dute.

Durangokoagaz batera, Abadiñokoa eta Zaldibarkoa izango dira jakin-minik handiena piztuko duten udalak. Herri bietan EH Bildu izan zen irabazle, baina ez du segurtatuta gobernua osatzea. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!