Abadiñoko EH Bilduko alkategaiak emaitza historikotzat jo ditu domekakoak, gainera. "Emaitza oso onak dira, Abadiñon lehenengo indarra garen lehenbiziko biderra da". 1.602 abadiñarrek bat egin dute EH Bilduren proposamenagaz. Hain zuzen ere, Urrutiaren ustetan herritarrak politikagintzaren erdigunean jartzeak izan da garaipenaren gakoa. "Herritarren politikan parte hartu dezaten gura dugu, auzoetako bizilagunak protagonistak izatea, eta aniztasuna balioan ipini gura dugu. Eta hori, udaletik hasi behar dugu". Horretarako, datozen egunetan EAJrekin eta Abadiñoko Independenteekin berbetan hasiko dira. "Gure erantzunkizuna da".