Hauteskundeak

[BIDEOA] Idoia Buruaga Elorrioko alkateak aginte makila herritarrei eskaini die agurra dantzatuz

Anboto 2019ko eka. 15a, 18:49

Gaur arratsaldean agintaldi berrirako udalbatzaren eraketa egin dute Elorrion, eta ez da sorpresarik izan, eguenean Herriaren Eskubideak EH Bilduko Buruaga alkate izatea ahalbidetuko zuela iragarri baizuen. Idoia Buruagak eta Joseba Muxikak seina boto jaso dituzte, eta Herriaren Eskubidearen abstentzioagaz EH Bilduk eskuratu du alkatetza.

Ekitaldian Buruagak elorriarrei aginte makila eskaini die agurra dantzatuz, eta eskerrak eman dizkie urte hauetan berarekin lanean aritu diren zinegotzi, herritar, etxeko, lagun eta bidelagunei. “Denontzat gobernatuko dugu, etorkizuneko elorrio denon artean eraikitzen jarraitzeko”, adierazi du. Horrez gain, erbestean daudenei eta Frantzian eta Espainian dauden euskal preso guztiei besarkada bat bidali die. 

Muxikak, berriz, zorionak eman dizkie Idoia Buruagari eta EH Bilduri, eta eskerrak eman dizkie beraiengan konfiantza jarri duten herritarrei. “Oso pozik eta harro nago talde honen parte naizelako, oposiziotik lanean jarraituko dugu”, aitortu du Muxikak. 

Agustin Fernandez Herriaren Eskubideko kideak, EH Bildurekin hainbat puntu amankomunean dituztela,  eta horregatik abstenitu direla esan du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!