Eneritz Azpitarte alkate ohiak bere burua aurkeztu du EH Bildutik, eta zerrenda bozkatuena beraiena izan dela azpimarratu du. “Gu gara babes handiena lortu duen zerrenda, eta lan egiten jarraituko dugun bost zinegotzi zaldibartar jzango gara, baina oposizioan egon behar bagara, ez dugu atzera pausorik emango”.
Maiztegik, eskerrak eman dizkie bozkatu dutenei, eta PSEren babesa ere azpimarratu du. “Gugan jarritako konfiantza eskertuko dugu, eta espero dugu hamaika zinegotziok asmatuko dugula Zaldibarren alde lan egiten”. Elkarlanaren aldeko mezua zabaldu gura izan du, baita ere.
Jendetza batu da pleno aretoan.