Garrastatxuk eskerrak eman dizkio Herriaren Eskubideari, eta EAJrentzat ere berbak izan ditu. "Ekarpen garrantzitsua egin dezakezue", esan dio Mireia Elkoroiriberi. Jeltzaleak ere hautagaitza aurkeztu du, botoa eman dietenei eta sistemari "errespetua" erakusteagatik. EAJren proiektu nagusiak plazaratu ditu. "Aukera bikaina daukagu Durango hobetzen jarraitzeko". Baina, EAJren botoak jaso ditu bakarrik, PSE-EEk zuriz bozkatu baitu.
Alkate berriak emakumeak eta bereziki bere ama aipatu ditu bere berbaldian; ama bilkuran egon da. Presoak gogoan izan ditu baita ere.
40 urteko agintaldi jeltzalearen ostean, ezkerrak gobernatuko du Durangon. Maiatzaren 26ko hauteskundeetatik aurreikusi zitekeen aldaketa historikoa gaur bihurtu da errealitate.
EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak datorren asteko agerraldi batean esplikatuko dute zelan gobernatuko duten.