Hauteskundeak

[ARGAZKI GALERIA] 12 urteren ostean aginte makila berreskuratu du EAJk

Anboto 2019ko eka. 15a, 09:53

Goizeko 9:30 Atxondoko Udala eratzeko bilkura egin da. Bertan, EH Bilduko David Cobosek aginte makila eman dio Xabier Azkarate jeltzaleari. Maiatzaren 26ko hauteskundeetan EAJk 434 boto eskuratu zituen eta EH Bilduk 377. Hori horrela, EAJk 5 zinegotzi ditu eta EH Bilduk 4. 

EAJko zinegotziak, Xabier Azkarate, Gorka Garate, Maria Aranguez, Ezkarne Goienaga eta Jose Luis Irazola dira. EH Bildukoak, berriz, Ane Intxausti, Jorge Jauregi, Igor Olaetxea eta Josune Irazola.
 
EH Bilduko Ane Intxaustik zorionak eman dizkie jeltzaleei eta elkarlanean aritzeko prest daudela jakitera eman die. Horrez gain, AHTaren kontrako borrokan azken 12 urteetan EH Bildu "lanean ibili" dela, eta gai horren inguruan ze iritzi duten galdetu die EH Bilduko bozeramaileak. Azkaratek, berriz, egindako galderei "momentu horretan ezin" diela erantzun, baina hitz egingo dutela adierazi du. Horrez gain, eskerrak eman dizkie bozkatu dieten herritarrei, baita bertaratutakoei. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!