Hauteskundeak

Ana Otadui izendatu dute berriro ere Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 17a, 13:50

Argazkiak: @eajpnvbizkaia

Bigarrenez izango da elorriarra Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente. 

Bizkaiko Batzar Nagusiek XI. legegintzaldia abiatu dute gaur, eta mahaia hautatzeko bozketak egin dituzte. Ez da ezustekorik izan, eta Ana Otadui elorriarra izendatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente. Jeltzalea izango da berriro ere, presidente, bere alderdiko eta PSE-EEko 32 ordezkarien botoak eta oposizioko hiru taldeen boto zuriek hala erabakita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!