Rementeriak ondorengo arduren banaketa iragarri du abiatzear den agintaldirako:
- Ibone Bengoetxea Herri Administrazio eta Erakunde Harremanen diputatua izango da.
- Lorea Bilbaok Euskera eta Kultura Saila gidatuko du.
- Miguel Ángel Gómez Viar Garraioa eta Mugikortasun Iraunkorreko diputatua izango da.
- José María Iruarrizagak Ogasun eta Finantzak Saila zuzenduko du.
- Teresa Laespada Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna Saileko arduraduna izango da.
- Imanol Pradales Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko diputatua izango da.
- Ainara Basurkok Sustapen Ekonomikoa Saileko diputatua izango da.
- Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatua izango da.
- Eta Elena Unzuetak Iraunkortasuna eta Ingurugiro Naturala Sailaren diputatuta izango da
Murilloren ibilbidea
Prestakuntza akademikoa Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua da (2004), eta Zuzendaritza Garapeneko Masterra egin du Deustuko Unibertsitate Komertzialean.
Deloitte deritzon industria-enpresen eta zerbitzuen finantza-auditoretzan hasi zen lanean, bertan urtebete egon zen. 2005. urtetik, zuzendari dago Oruen, Amorebieta- Etxanon egoitza soziosanitarioa eta babespeko apartamentuak dituen zentroan.
Irakaslea eta zuzendaria izan da Orue eskolan (2006- 2011) eta aisialdi eta astialdiko begiralea eta zuzendaria izan da hamar urtez (2000-2010).
Herri Administrazioan 2011n hartu zituen lehenengo ardurak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratzea Sustatzeko zuzendari nagusi gisa, eta, 2013ko urtarrilean, Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusiaren kargua hartu zuen, non azken legealdian ere jarraitu duen.