"Emaitzen aurreikuspena egiteko ez genuen erreferentziarik, baina esan behar dugu Berrizen lortutako emaitzekin oso pozik gaudela", aitortu du David Jimeno Ahal Dugu Podemoseko zerrendaburuak. Hala ere, emaitza "gazi-gozoa" izan dela adierazi du. "Udaletxean EAJko kideek gobernatzen jarraituko dute, eta horrek esan nahi du egitasmo progresistak eta herritarrengan pentsatutako politikak bigarren maila batean geldituko direla", jarraitu du zerrendaburuak.
Bestalde, eskerrak eman dizkie beraiengan konfiantza jarri duten herritarrei, eta aldaketa gertatu daiten lanean jarraituko dutela esan dute alderdiko kideek.